2006/04/18

Jakoboren bidea ezagutuz


Aste Santuan Jakoboren bidearen bi etapa egin ditut, baita eskalatu eta familia bisitatu ere. Denetarik pixka bat, eta idazteko aukera galanta.
MaƱerutik abiatuta lehenengo egunean Lizarrara heldu nintzen; bigarren egunean, handik Los Arcoseraino.
Bidearen lehenengo etaparen amaieran nebaren etxera bueltatu eta bizi nuena idatzi nuen. Bigarren etaparen gauean, berriro, bizitakoa idazteari ekin nion. Ibilbide Biak oso desberdinak izan ziren, paisaia, eguraldia, luzera eta herrixkak antzekoak izan arren. Bi komentariotan sartu ditut, blogaren sarreran osoa ez sartzeko.