
Planifikatuta ez zegoen, ez genuen pentsatu hona etortzea, baina...Non eta Xauenen gaude. Herri ederra, mendiak zoragarriak.
Marruecosen sartzean Tazara joan gara. Oso hiri polita, kobazulo ederra, izugarrizko handia eta pixkat eskalatu behar, eta hirian turistarik ez. Medina lasaia eta hiria jendetsua baina ez gehiegi, edo behintzat gizonez beteta, guztiak guri begira. Penaz irten gara, penaz eta trenez, Fezerantz.
Fezeko Medina beste modukoa da, jendez gainezka, txiringitoz gainezka eta zaratatsu samarra. Fez zaharrak 9500 kaletxu ditu, bi oso luze eta haietatik irtenda, galduta. Handik irtetzeko ume bati laguntza eskatu behar. Fez berrian auzo judatarra dago, lasaiagoa da eta beste aldean La Ville Nouvelle dago, modernoa.
Fezetik Moulay Isdrin herria ikustera joan gara, ederra, eta ondoan dauden erruina erromatarrak. Interesekoa baina autobus gehiegi, eta hurrengo egunean autobus gehiago Chefchauenera etortzeko.
Barnetegia Txauenen
Hemen oso oso oso gustora gaude, hilabete bat geratzeko moduan, baina...bihar saiatuko gara irtetzen, oraindik nola ez dakigun arren. Batzuek gaztelaniaz deitzen digute, haien jatetxeetan afaltzeko; beste batzuek euskaraz zuzenean: egunon neska polita, ongi etorri, zer moduz, ondo, hemen dena ona, agur benur, gero arte bonaparte, eta holakorik.
Etxe urdinen artean argia berezia da.
Gauean zeru ederra, izarrak disdira, dir-dir, giro epela. Cous-cous, harira, pastila eta noski, te berdea, goxoa eta usain zoragarrikoa, amets egitera gonbidatzen duena.