2006/06/10

Melilla, Afrika eta Andaluzia batera

Melillaren aeroportu txikixan sirimiriz lagunduta sartu gara. Hostal kutre batean gauzak utzi eta alde zaharra ikustera joan gara, gutxi lo eginda eta eguraldi grisa eta hezea.
Beste munduko ezer ez ikusi eta gero, poteora. Kañita-kañita eta tapita-tapita, siesta ederra bota ondoren eguzkiarekin esnatu gara. Hauxe bai, bestelako Melilla ikusi dugu, hondartzatik paseo luzea, ur epel-epela, lasaitasuna gozatzen, itsasoaren indarra sentitzen. Denbora geldirik dagoela ematen du. Aspaldiko toki batera bidaiatu gara, jende gutxi kaleetan (ez ba, poteoan) eta "mezcolanza" bat sumatzen dugu, arabiarrak eta andaluzak elkarturik, azentu desberdinak, janzkera diferenteak.
Orain bai gustora eta bihar Marruekosera. Fezerantz abiatuko gara, abiatu bai baina noiz ailegatu?

No comments: