2008/07/11

Ay Nicaragua Nicaragüita

Gutxi falta da, hilabete bat, Nikaraguako Leonera joateko. Nire kide batzuk iritsi dira jada, eta beste batzuk laster abiatuko dira, han Leonekin GGKEk eramaten dituen proiektuetan parte hartzeko.

Bidaia prestatzen hasi naiz jada, txertoak jarri y eta han gauzatuko dudan asmoa planifikatzen. Han dauden bi proiektuetan parte hartzea proposatu didate, eskola batean eta gazteen klub batean, eta zertan? ba sexualitateari buruzko tailerrak egiten.

Eta horretan nago, buruari bueltak ematen ea ze nolako ikastaroa edo tailerra antolatu. Adinaren arabera eduki desberdinak jorratuko nituzke eta afektibitatea lantzea ere nahiko nuke. Sexu transmisiozko gaixotasunak eta nahi ez diren haurdunaldiak ekiditzeko metodoak ere azalduko ditut, noski, baina horretan ez nuke zentratu nahi, sexualitatean baizik. Sexu harremanak nola bizi, zelan gozatu gorputz osoarekin eta irudimenaren papera.

Zein zaila den egokiena zer den jakitea! Hilabete osoa daukat materialak eta prestatzeko.